PASAIA HAPO

  Pasaiako HAPOren gaiak       


Ulerterraza izan dadin, Pasaiako HAPO berriaren edukia hamar gairen inguruan egituratu da. 
 

 


01
 INGURUNE NATURALA

Ingurune naturalak helburu du lurzoru naturala eta Pasaiako biodibertsitatea babestea, ingurumen-arriskuak murriztea eta natura- eta hiri-paisaiak integratzea.

 


 


02
MUGIKORTASUNA

Mugikortasunak aldameneko udalerriekiko lotura zein Pasaiako barne-mugikortasuna hobetzea jasotzen du.
Komunikabide jasangarri eta aktiboenak lehenetsi behar ditu: oinezkoak eta bizikleta, eta, ondoren, garraio publikoa. Era berean, ibilgailu pribatuen zirkulazio- eta aparkalekubeharrei erantzun behar die.



 



03
ESPAZIO PUBLIKOA

Espazio publikoa hirigintza-aktibo nagusia da, edozein udalerriko “egongela”.
Hiri-parke handiak eta espazio libreak zein hurbileko parke edota plazak barne hartzen ditu.



 


 


04
ETXEBIZITZA

Etxebizitzaren gaiak helburu du Pasaiako herritarren etxebizitza-beharrak asetzea. Etxebizitza-motak ere aztertu nahi ditu: etxebizitza txikiagoak, alokairukoak, babesekoak, gazteentzakoak, bizitegi-eredu berriak, etab. Plan berriak hainbat alternatiba aztertuko ditu bizitegi-kuantifikazio eta kokapen ezberdinekin bizitegi-garapen berrietarako.



 

 


05
JARDUERA EKONOMIKOA ETA AZPIEGITURAK

Jarduera ekonomikoa jarduera bat burutu ahal izateko lurzoru eta eraikinak aurreikusteari erreferentzia egiten dio, eta Pasaian bertan enplegua sortzearekin lotuta dago. Merkataritza, industria, zerbitzuak, lehenengo sektorea, etab. Pasaian, Azpiegituren artean, Portua nabarmentzen da jarduera ekonomikoan eta enpleguan garrantzi handia baitu.



 

 


06
EKIPAMENTUAK

Ekipamenduek herritarrei gizarte-ongizateko zerbitzuak ematen diete eta, nagusiki, hurrengoak dira: hezkuntzakoak (eskolak, ikastetxeak…), osasunekoak (osasun-zentroak), soziokulturalak (liburutegia, kultura-etxea, musika-eskola…), kiroletakoak (polikiroldegiak, kirol-zelaiak…), asistentziazkoak (adinekoen egoitzak) edo haurreskolak, besteak beste.
Planak ekipamenduetarako erabilera eta kokapenak aurreikusiko baditu ere, batzuk udalez gaindiko beste administrazioen menpe daude (hezkuntza eta osasunekoak, Eusko Jaurlaritzaren menpe; edo asistentziazkoak, Aldundiaren menpe).




 



07
ONDAREA ETA HIRI-BERRONERATZEA

Ondareak kultura-ondarea eta ondare artistikoa mantentzea jasotzen du; hala nola, eraikin edo hiri-elementuak, banakakoak edo multzokatuak, baita hiri-berroneratzeko eta - berritzeko eremuak ere.



 

 
 


08
JASANGARRITASUNA, KLIMA ALDAKETA ETA OSASUNA

Jasangarritasuna, klima-aldaketa eta osasuna zeharkako gaia da, kalitatezko udalerria lortzeko asmoa duena, egungo biztanleentzat zein etorkizuneko belaunaldientzat. Horretarako, jasangarritasunari buruzko alderdi orokorrak jasotzen ditu, baita klimaaldaketa arintzeari eta klima-aldaketara egokitzeari buruzkoak ere. Arintzea Pasaiako eta bere herritarren isurpenak murrizten laguntzen duen guztiari (HAPOrekin lotutakoa) dagokio. Bestalde, egokitzea gerta daitezkeen ondorio kaltegarriak aurreikustean datza, erantzuteko ahalmena handituz eta arrisku klimatikoen aurreko kalteberatasuna murriztuz (esaterako, uholdeak edo itsaso-mailaren igoera).
Osasuna zeharkako gaia da, eta urteak daramatza pandemiarekin garrantzia hartzen.
2016an, Nazio Batuek eta OMEk hiri jasangarriagoak eta osasungarriagoak planifikatzearen alde egin zuten. Adibidez, hirimugikortasuna eraldatuz (ibilgailu pribatutik mugikortasun aktiboago batera; oinezkoentzat, bizikletentzat); segurtasuna ziurtatuz (inklusibitatearen gaia); eta zahartze aktiboa, besteak beste. Azken finean, hiri bidezkoagoak eta inklusiboagoak, berdeagoak eta, horrekin batera, osasungarriagoak.




 



09
INKLUSIBITATEA ETA EUSKARA

Inklusibitatea eta euskara Pasaiako HAPOn zeharkako gaia da, beharrezko ikuspuntu jakin batzuk prozesuan barneratzea bilatzen duena.
Besteak beste, emakumeen ikuspuntua, nagusiena, haurrena, mugikortasun urriko pertsonena, etab. Baita ere HAPO berriaren hizkuntza-eragina. Azken finean, “beste betaurreko batzuk janztea”, HAPOk planifikatutako etorkizuneko Pasaia herritar guztien beharrei erantzun diezaien.