ES
HAPO
PASAIAKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA 

 
Pasaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO): Aurrerakinaren Erakustaldia

HAPOren Aurrerakina bi hilabetez egongo da jendaurrean: 2025eko maiatzaren 1etik ekainaren 30era, hainbat informazio- eta partaidetza-ekintzarekin.

Pasaiako Udala 2020an hasi zen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) lantzen.

2021ean burutu zen lehen fasea, hirigintza informazioaren fasea, eta orduz geroztik Aurrerakin dokumentua lantzen aritu dira udala eta plana idazteko ardura duen taldea.

Informazio-fasea eta Aurrerakina idazteko fasea aberastu egin ziren herritarren parte-hartzearekin, 2021ean eta 2022an, hurrenez hurren. Orain, 2025ean, Plan Orokorraren Aurrerakina jendaurrean jarri da, eta jendaurreko epe horretan hainbat informazio- eta partaidetza-ekintza egingo da.

 
Animatu eta etor zaitez parte hartzera!



 

 

Zer fase ditu Pasaiako HAPOk?
Egun Pasaiak ez du HAPOrik, Arau Subsidiarioak baizik. HAPO idaztea, legez nahitaezkoa den eta, behin betiko onespenera iritsi arte, hainbat fase dituen prozesu luze eta konplexua da.
1. FASEA – Informazioa
2. FASEA – Aurrerakina
3. FASEA – Jendaurreko Erakustaldia (Aurrerakina) + Irizpide eta Helburuak
4. FASEA – Hasierako Onespena
5. FASEA – Jendaurreko Erakustaldia (Hasierako Onespena)
6. FASEA – Behin Behineko Onespena
7. FASEA – Behin Betiko Onespena
2020an hasi zen Udala HAPOa egiten. Hirigintza-informazioa (2021) eta Aurrerakinaren-dokumentua (2022-2024) idazteko faseak garatu dira. 2025ean, Aurrerakina jendaurrean jarriko da.
Zer da Pasaiako HAPO berria?
Pasaiako HAPO berria udalerriaren erabateko antolamendua aurrera eramateko oinarrizko tresna nagusia izango da. Erraminta juridiko honek udalerriaren lurzoruen eta eraikinen erabilerak arautuko ditu. Arau juridiko gisa, eskubide eta betebeharrak ezarriko ditu eta subjektu publiko eta pribatuak lotetsiko ditu.
• Udalerri osoa arautuko du (1.131,55 Ha).
• Sustatzailea Pasaiako Udala da.
• Izaera egituratzailea (erabatekoa eta orokorra) duen dokumentua da.
• 8-12 urteko indarraldia aurreikusten da.
Zer arautuko du?
HAPO berriak honela sailkatuko du udalerriko lurzorua (bai publikoa bai pribatua):
• Hiri-lurzorua (jada eraikitako bilbea)
• Lurzoru urbanizagarria (hiri-lurzorua hedatzeko eraldatuko den lurzoru naturala)
• Lurzoru urbanizaezina (landa-lurzorua eta bere ezaugarriengatik babestu beharrekoa)

Era berean, HAPO berriak lurzorua kalifikatuko du erabilera xedatuz (bizitegikoa, jarduera ekonomikoak, zuzkidurak…) eta bolumenak arautuko ditu (eraikigarritasuna).
Laburbilduz, HAPO berriak zer, non eta zenbat egin ahal izango den arautuko du, Pasaiako eremu fisikoan, bai lurzoru publikoan bai pribatuan.
Zergatik da garrantzitsua?
HAPO berriak Pasaiaren egitura fisikoan (lurzorua eta eraikinak, publikoak eta pribatuak) soilik eragiten badu ere, garrantzitsua da, horrek eragin zuzena baitu udalerriaren ekonomia-, gizarteeta ingurumen-garapenean; hirirako eskubidean, pasaitarren ahalduntzean, hiria bere herritarrentzat planifikatzean.
Laburbilduz, Pasaiako HAPO berriak erabateko ikuspegi bat emango du Pasaia nolakoa izan nahi duen jakiteko, bai epe laburrean eta ertainean zein luzean.
Zer ez da Pasaiako HAPO?
HAPO berriak ez du arautuko, esaterako, Pasaiaren enplegu-politika. Esparru horretan egin dezakeena Pasaian jarduera ekonomikoetarako behar adina leku dagoen aztertzea da, eta, beharrezkoa izanez gero, erabilera horretarako espazio horiek arautu.
Era berean, HAPO berriak ez ditu xehetasunak zehazten; adibidez, ez ditu autobus-geltokiak kokatzen edo ez ditu zebra-bide gehiago ezartzen.
Zer muga ditu?
Udal-tresna juridiko bat izanda ere, HAPOek udalerriaz gaindiko administrazioetatik datozen eta aintzat hartu behar dituzten hainbat baldintza dituzte.
Beraz, Pasaiako HAPOk legeri sektoriala jaso beharko du, bai eta Estatutik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen aplikazio zuzeneko arauak ere (hirigintza-estandarrak, adibidez), esaterako hurrengoei dagozkienak: itsasertzak, ura, errepideak, lurzoru kutsatuak, ondarea edo telekomunikazioak. Zehazki, etxebizitzaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) bitartez arautzen du HAPOn antola daitezkeen etxebizitza berrien kopurua.
Gainera, zeharkako gai jakin batzuk integratuko ditu, hala nola ingurumena, jasangarritasuna eta klima-aldaketa, ikuspegi inklusiboa, eragin linguistikoa, osasuna, inpaktu akustikoa …
Bestalde, Pasaiako HAPOren fase honetako parte hartzeko prozesuak ahalik eta jende-kopuru eta -aniztasun handienaren ekarpenak jasotzea du helburu, plan berria aberasteko, hirigintzainformazioarekin lotutako edukiak egiaztatu eta osatzeko, emaitza loteslea izan gabe.
Azkenik, HAPOn aurreikusitakoak aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa den faktore sozioekonomikoa aipatu behar da. Esaterako, gerta liteke HAPOk etxebizitza edo ekonomia jardueratarako espazio berriak aurreikustea eta, ordea, horiek planaren indarraldian ez garatzea. Bi kasuetan, egoera ekonomikoagatik eta planarekin zer ikusirik ez duten faktoreen ondorioz.

Bienvenu sur Createlli Lab

Zure partaidetza funtsezkoa da, anima zaitez!